Eman dute Urrategiko festetako otarrea

Mailo Oiarzabal 2024ko uzt. 18a, 10:50

Pakita Aranbarri eta Juan Joxe Unanue 'Goenatxo', otarrearekin. (Utzitakoa)

Atzo jaso zuen Pakita Aranbarrik 664 zenbakiari zegokion saria.

Astelehenean jakinarazi zuen Urrategiko festa batzordeak Xukuxu baserriko Pakita Aranbarri zela aurtengo jaietako otarrearen zozketaren irabazlea. Aranbarrik zuen 664 zenbakia, sariduna, alegia, eta atzo jaso zuen zegokion saria, Urrategiko festen antolatzaileek prestatutako produktuz betetako otarrea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide