Altzibar eta Jausoro auzoak lotzen dituen zubia itxita egongo da ostiralera arte. Udalak jakinarazi duenez, garbiketa lanak hasi dituzte gaur, eta ez labaintzeko tratamendua egingo dute bihar eta etzi, erorketak saihesteko. Tratamenduak lehortzen denbora behar duenez, ostiralean zabalduko dute berriz zubia.