Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Debara eta Aittolara irteera antolatu du datorren abuztuaren 22rako, eta izen-ematea ere zabaldu du; interesdunek bihartik hilaren 30era bitartean eman dezakete izena, bulegoan.
Irteeraren egunean, 10:30ean elkartuko dira liburutegi ondoko autobus geralekuan eta handik Debara abiatuko dira. Debatik, berriz, 13:30ean aterako dira, eta Aittola-Zar jatetxean bazkalduko dute 14:00etan. Menuan honako hau izango dute: kroketak, paella, oilaskoa eta postrea. Irteeran parte hartu nahi dutenek 42 euro ordaindu beharko dute.