Lankidetza hitzarmena sinatu dute Urolako Komunikazio Taldeak eta Azkoitiko Udalak

Iraia Oteiza 2024ko uzt. 12a, 15:34

Ezkerretik eskuinera, Uxua Ostolaza UKTren kudeatzailea, Ana Azkoitia alkatea eta Ihintza Elustondo UKTren lehendakaria. (Azkoitiko Udala)

45.150 euroko diru laguntza jasoko du komunikazio taldeak "euskararen erabilera sustatzen eta dinamizatzen" jarraitzeko. Ana Azkoitia alkateak, Ihintza Elustondo UKTren lehendakariak eta Uxua Ostolaza UKTren kudeatzaileak sinatu dute hitzarmena.

Azkoitiko Udalak eta Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) lankidetza hitzarmena sinatu dute, Gukak bere egitasmoa aurrera ateratzen laguntzeko. Ana Azkoitia alkateak, Ihintza Elustondo UKTren lehendakariak eta Uxua Ostolaza UKTren kudeatzaileak sinatu dute hitzarmena.

UKTk 45.150 euroko diru laguntza jasoko du udalaren eskutik, eta diru partida hori "euskararen erabilera soziala handitzeko dituen neurrien barruan" sartzen dela nabarmendu du udalak, "hedabideak euskara bera eta euskararen kalitatea elikatzeko tresna" direlako. Era berean, informazioa euskaraz ematea "giltzarri" dela gaineratu du erakundeak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide