Urrategiko festak ospatuko dituzte datorren igandean, hilaren 14an, eta autobus zerbitzua eskainiko dute bertara joateko. Bi autobus txiki ibiliko dira joan-etorrian, goizeko 8:30etik 14:30era arte. Julio Urkixoko geralekutik aterako dira autobusak, Eroski Consum dendaren aurretik, hain zuzen ere.
Ez da aurrez izenik eman beharra izango, eta zerbitzua doakoa izango da.
Hona hemen Urrategiko jaien egitaraua, osorik:
- Uztailak 12, ostirala:
- 22:00etan, mus txapelketa azkarra.
- Sariak:
- 1. Txapelak eta 350 euro
- 2. 150 euro.
- 3. Isidro erretegian bi lagunentzako afaria.
- 4. Bi oilasko.
- Sariak:
- 22:00etan, mus txapelketa azkarra.
- Uztailak 13, larunbata:
- Auzo bazkaria egingo dute elkartean.
- Uztailak 14, igandea:
- 09:00etan, meza.
- 11:00etan, meza nagusia.
- 12:30ean, Joanes eta Xabat Illarregi bertsolariak.
- Ondoren, Zabale, Aintzane eta Lutxurdio trikitilariak.
- 16:00etan, ume jolasak.
- 17:00etan, Iago magoaren ikuskizuna.
- 18:00etan, herri kirolak. Goenatxo III.ak eta Mikel Larrañagak, Olaia Esnaolaren eta Julen Alberdi Txikia IV.aren aurkako proba konbinatua jokatuko dute.
- Ondoren, Zabale, Aintzane eta Lutxurdio trikitilarien erromeria.