Munoaundiko ondarea ikusi ahal izan dute herritarrek Gordailuan

Ane Olaizola

Bisita gidatua Gordailuan, atzo. (Azkoitiko Udala)

Irunen dagoen Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan bisita gidatua eskaini zuen Sonia San Jose arkeologoak atzo, eta hara bertaratu zirenek Munoaundiko arkeologia ondarea ikusi ahal izan zuten. 

Azkoitia 700 egitarauaren barruan, bisita gidatua egin zuten atzo, ostirala, Irunen dagoen Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan, Gordailuan, Munoaundi herri harresituko arkeologia ondarea ezagutzeko asmoz. Dozena bat lagunek egin zuten bat deialdiarekin, eta Sonia San Jose arkeologoak gidatuta, herritarrek bertatik bertara ikusi ahal izan zuten Aranzadik azken urteetako indusketetan bildutako ondarea. 

Hain zuzen, Aranzadi zientzia elkarteko Historiaurreko Arkeologia sailekoek zuzenduta, uztailaren 15etik abuztuaren 3ra bitartean ariko dira Munoaundiko aztarnategian lanean. Bisita gidatua, berriz, uztailaren 27an egingo dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide