Idiakez Ederraren azken lanen ondorioz, ibilgailuek plazarako sarbidea itxita izango dute datozen hiru egunetan

Iraia Oteiza 2024ko uzt. 7a, 09:30

Bihartik asteazkenera bitartean, ibilgailuek Inazio Iriarte Margolaria kalean barrena joan beharko dute plaza aldera.

Idiakez Ederra eraikinaren itxura eraberritua osorik ikusteko ordu batzuk baino ez dira geratzen, bihar hasi eta asteazkenera bitartean eraikinaren inguruko hesia kentzea aurreikusten baitute. Hori horrela, lanek irauten duten bitartean, herriko plazarako ohiko sarbidea itxita egongo da ibilgailuentzat eliz atarian. Ondorioz, ibilgailuek Inazio Iriarte Margolaria kalean barrena joan beharko dute plaza aldera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide