Bihar ospatuko dute San Fermin Txiki udalekuetako gaztetxoek

Maialen Etxaniz 2024ko uzt. 4a, 12:14

2022ko San Fermin Txikiko irudia. (Kris Fernandez)

Pregoia irakurriko dute eguerdia baino lehen, eta 12:00etan botako dute suziria. Jarraian, entzierroa egingo dute plazatik hasita. 

Udaleku irekietako haurrek eta gaztetxoek San Fermin Txiki eguna ospatuko dute bihar, ostirala. Udaletxetik irakurriko dute pregoia LH4 eta LH6 mailatakoek. Ondoren, 12:00etan, suziria botako dute, entzierroari hasiera emateko. Hori dela eta, oinetako erosoak janzteko deia egin dute hezitzaileek. 

Aurten, uztailaren 6a larunbata da, eta horregatik egingo dute San Fermin Txiki bihar.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide