San Martingo ermitara bisita gidatua egingo dute datorren asteartean

Iraia Oteiza 2024ko uzt. 2a, 17:13

12:00etan eliz atarian elkartuko dira, eta handik igoko dira ermitaraino. Parte hartzea doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da.

Datorren asteartean, hilaren 9an, San Martingo ermita gehiago ezagutzeko aukera izango da, ermitara bisita gidatua antolatu baitute egun horretarako. 12:00etan eliz atarian elkartu eta San Martinerako bideari ekingo diote parte hartzaileek. Bisita euskaraz izango da, eta ordu eta erdiko iraupena izango du.

Bisitan parte hartzeko aurrez izena ematea derrigorrezkoa izango da Whatsappez mezua 688 75 94 29 zenbakira bidalita, telefonoz 943-15 18 78 deituta, edota posta elektronikoz i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera idatzita. Bisita egiteko, gutxienez, lau pertsonako taldea osatu beharko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide