Seohyun Kim biolinista korear gaztearen presentzia da zalantzarik gabe, Euskal Herriko Gazte Orkestrak udako biran, eta Ruben Gimenoren zuzendaritzapean, eskainiko duen kontzertuaren elementurik deigarriena.
15 urte baino ez dituelarik, Kimek Tchaikovskyren biolin kontzertuari egingo dio aurre. Izan ere, bere generoan kontzerturik esanguratsuena da eta biolinerako historiako kontzerturik hoberenetakoa.