Gaur goizean jokatu dituzte 52. Azkoitiko Txikito pilota txapelketaren finalak, Gurea pilotalekuan. 10:00etan hasita, benjamin aurrekoetako, benjaminetako eta kimuen mailako binakako bost final jokatu dituzte. Jendetza bildu da pilotari gazteak animatzeko asmoz.
Txapelketako hamar bikote onenek jokatu dituzte gaur goizean finalak, eta txapelketaren irabazleak erabakita gelditu dira:
- Benjamin aurrekoetan, Julen Barrena eta Aimar Azkune izan dira txapeldunak, Mattin Azkargortari eta Ekain Segurolari 16 eta 8 irabazita.
- Benjamin mailako B taldean, Aner Zabaletak eta Denis Arangurenek 16 eta 9 irabazi dute, Nahia Astigarraga eta Eki Elorzaren kontra.
- Benjamin mailako A taldean, berriz, Lur Juaristik eta Adur Arzamendik 16 eta 6 irabazi dute, Eneko Martija eta Eiden Galarragaren kontra.
- Kimuen mailako B taldean, Ian Juaristi eta Ekaitz Astigarraga izan dira irabazleak, Eki Larrañagari eta Aimar Iturralderi 16 eta 15 gailenduta.
- Kimuen mailako A taldean, berriz, 16 eta 8 irabazi dute finala Oihan Mendizabal eta Denis Santosek Ekain Juaristi eta Xanet Aranaren kontra.