Ikasturte amaierako erakustaldia eskaini zuen atzo Kankuk, eskola sortu zela 35 urte bete direnean. Ateri eutsi zionez, Balda plazan aritu ziren eskolako karatekak, azken hilabeteetan ikasitako trikimailuak eta giltzak herritarri erakusten. Kankuk eskerrak eman dizkie parte hartzaileei, bertaratu zirenei, zein eskolari modu batean edo bestean laguntzen dioten guztiei.
(Argazkiak: Kanku karate eskola)