Munoaundiko arkeologia ondasunak ikusteko bisita gidatua egingo dute Gordailuan

Ane Olaizola 2024ko eka. 26a, 16:27

Munoaundi aztarnategia.

Uztailaren 5ean bisita gidatua eskainiko du Sonia San Jose arkeologoak Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan, eta herritarrek autobusez egingo dute joan-etorria. Ostiralera arte eman daiteke izena.

Azkoitia 700 egitarauaren barruan, bisita gidatua antolatu dute Irunen dagoen Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan, Gordailuan, Munoaundi herri harresituko arkeologia ondarea ezagutzeko asmoz. Uztailaren 5ean egingo dute bisita gidatua, eta aztarnategiko indusketa lanak zuzentzen dituen Sonia San Jose arkeologoak gidatuko du, euskaraz zein gaztelaniaz: gaztelaniazkoa 17:00etan izango da, eta 18:15ean hasiko da euskarazko bisita.

Bertaratzen direnek autobusez egingo dute joan-etorria, eta horiek ostirala baino lehen eman beharko dute izena, udalaren 943-85 71 70 telefono zenbakira deituta. Doako irteera da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide