Karate erakustaldia eskainiko du bihar Kankuk

Iraia Oteiza 2024ko eka. 26a, 09:56

Kanku karate eskolako kideek ikasturtean ikasitakoak eskainiko dituzte bihar, Balda plazan, 18:00etan hasita.

Ikasturte amaierako erakustaldia eskainiko du bihar Kanku eskolak. Balda plazan arituko dira eskolako karatekak, azken hilabeteetan ikasitako trikimailuak eta giltzak herritarrei erakusten. 18:00etan hasiko da erakustaldia, eta herritar orok izango du bertaratzeko aukera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide