Anaitasuna mendi bazkunak jakinarazi duenez, Zazpi Kurutze mendi martxan kamiseta batzuk geratu ziren banatu gabe, eta horiek saltzen jarriko ditu bihartik aurrera. L eta XL neurriko kamisetak soilik geratzen dira, eta horiek Presalde gozotegian eta Etxeza tabernan erosi ahal izango dira, 12 euroren truke. Kamiseta erosten duenak bisera jasoko du opari moduan.