LGTBI+ komunitatearen egunaren harira udal taldeek egindako adierazpena, biharko udalbatzarreko gai zerrendan

Iraia Oteiza

Guztira bost puntuko gai zerrenda izango dute udal ordezkariek bihar 18:00etan hasiko den osoko bilkuran.

Azkoitiko Udalak ekaineko ohiko udalbatzarra egingo du bihar. 18:00etan hasiko dute osoko bilkura eta bost puntuko gai zerrenda jorratuko dute udal ordezkariek; besteak beste, LGTBI+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren harira udal taldeek idatzitako adierazpena aurkeztuko dute udalbatzarrean.

Hau da ekaineko udalbatzarraren gai zerrenda osoa:

  1. Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
  2. 2025 ekitaldian lan ondorioetarako, ordaindu egingo diren eta berreskuratu beharko ez diren, Azkoitiko udalerriko tokiko bi jaiegunak zehaztea.
  3. EAJ, EH Bildu eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutako adierazpena, ekainaren 28ko LGTBI+ egunaren ingurukoa.
  4. Aurrekontuari buruzko informazioa.
  5. Galde-erreguak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide