Umeek giro onean hasi dituzte udaleku irekiak

Ane Olaizola 2024ko eka. 24a, 11:59

Udaleko Gazteria Sailak antolatutako Praka Motxakin, Trebatzen eta Artxabentur udalekuak hasi dituzte gaur, eta datozen egunetan askotariko ekintzez gozatzeko aukera izango dute ume zein nerabeek.

Azkoitiko Gazteria Sailak antolatutako udal udalekuei ekin diete gaur, astelehena, ehunka umek Azkoitian. Hain zuzen, Praka Motxakin, Trebatzen eta Artxabentura udaleku irekiak hasi dituzte gaur, eta datozen asteetan askotariko ekintzak egingo dituzte egitasmo horien barruan. Praka Motxakin udalekuetako kideak, esaterako, liburutegiaren ondoan elkartu dira, eta senideak agurtu eta taldetan banatu ondoren, elkar ezagutzen eta jolasean hasi dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide