700. urteurrena ospatzeko antolatutako hitzaldi zikloaren barruan, San Martingo erlojuaren funtzioa eta balioa izan zituzten hizpide atzo arratsaldean Elkargunean. Solasaldian parte hartu zuten Alkorta erloju denda zeneko Pello eta Jorge Alkorta anaiek, Yeregui Elkarteko Xabier Alvarezek, Konberbi enpresako Miguel Angel Larrañagak eta Azkoitiko Ondare zinegotzia den Juan Bautista Mendizabalek.
San Martingo erlojua Bilboko Zugasti e Hijos etxeak jarri zuen 1859. urtean, eta oraindik ere funtzionatzen du. Garbitu eta koipeztatzeaz gain, korda edo giltza eman behar zaio astean bitan, eta zeregin horretaz arduratu dira Alkorta anaiak erretiroa hartu arte. Gaur egun, lan horietaz Konkerbi enpresa arduratzen da.