Antzinako artisau azoka medio, bihar goizaldetik igandera bitartean ezingo da Plazaberrin aparkatu

Iraia Oteiza 2024ko eka. 20a, 17:29

Bihar goizeko 06:00etatik igande goizeko 10:00etara bitartean, ezingo da Plazaberrin aparkatu. Ordu tarte horretan han aparkatuta dauden ibilgailuak garabiak eramango ditu.

Azkoitiko Udalak antzinako artisau azoka antolatu du larunbaterako. 40 bat postu jarriko dituzte Plazaberrin barrena, eta ondorioz, ezingo da han aparkatu. Bihar, ostirala, goizeko 06:00etatik igande goizeko 10:00etara egongo da kalea itxita. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bihar lehen orduan han aurkitzen diren ibilgailuak garabiak eramango ditu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide