Klima eta Energia Plana osatzeko parte hartze saioa egin zuten atzo Elkargunean

Iraia Oteiza 2024ko eka. 20a, 15:46

Udalak lanketa bat jada egina duen arren, herritarren ikuspegia jaso nahi izan du Klima eta Energiaren Ekintza Plana elkarlanean diseinatu ahal izateko. Atzoko saioan, 2030erako helburuak eta horiek lortzeko egin beharreko ekintzak zehaztu zituzten. 

Klima aldaketak eta energia trantsizioak dakartzan erronkei erantzun nahian, Klima eta Energiaren Ekintza Plana diseinatzen dihardu udalak. Dagoeneko barne mailan ekintza planaren lanketa bat egina duen arren, herritarren ikuspegia jaso nahi izan du orain, planean bildu beharreko edukiak haiekin ere landuz. Hori hala, parte hartze saio irekia egin zuten atzo Elkargunean, eta 2030. urtera begirako helburuak eta horiek lortzeko egin beharreko ekintzak zehaztu zituzten saiora bertaratu zirenek. Taldeka banatuta aritu ziren plana lantzen.

(Argazkiak: Azkoitiko Udala)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide