Erdalduntzen ari gara: hainbat bilera eta ekintza gazteleraz izatea normalizatzen ari gara. Apiriletik hona, Udalaren eta Foru Aldundiaren menpeko bi elkarteren bileretan egon gara, eta bietan errepikatu den joerak erabat asaldatu gaitu: errespetuaren izenean, beste behin ere, euskaldunon eskubideak urratu dira; izan ere, euskaraz hasi eta gazteleraz bi zertzelada ematetik, gaztelera gailentzera pasatu zen bilera bietan. Onartezina da.
Bestalde, hainbat herritarren kexak jaso ditugu herriko elkarte baten ikasturte amaierako jaialdia dela eta. Baztartxoko emanaldia gaztelera hutsean izan zen, baita aurkezleen eta ikusleen arteko elkarreragina ere, tartean haur azkoitiarrak. Ezin dugu normalizatu azkoitiarrok elkarrekin gazteleraz aritzea; ezin dugu normalizatu gure haurrek gazteleraz erantzutea euskaraz dakienari.
Harro herri, euskara arrotz?