San Martingo erlojuari lotutako hitzaldia eskainiko dute bihar Elkargunean

Iraia Oteiza 2024ko eka. 19a, 10:49

San Martingo erlojua. (Azkoitiko Udala)

San Martingo erlojuaren balio historikoaz zein funtzionalaz mintzatuko dira Alkorta erloju denda zeneko Pello eta Jorge Alkorta anaiak, Yeregui Elkarteko Xabier Alvarez, Konberbi enpresako Miguel Angel Larrañaga, eta udaleko Ondare zinegotzia den Juan Bautista Mendizabal. Saioa 19:00etan izango da, Elkargunean. 

700. urteurrena ospatzeko antolatutako hitzaldi zikloak bihar, osteguna, izango du jarraipena. Oraingoan San Martingo erlojua izango dute hizpide, eta bere balio historikoaz zein funtzionalaz ariko dira Alkorta erloju denda zeneko Pello eta Jorge Alkorta anaiak, Yeregui Elkarteko Xabier Alvarez, Konberbi enpresako Miguel Angel Larrañaga, eta udaleko Ondare zinegotzia den Juan Bautista Mendizabal. Saioa 19:00etan izango da, Elkargunean.

San Martingo erlojua Bilboko Zugasti e Hijos etxeak jarri zuen 1859an, eta oraindik ere funtzionamenduan jarraitzen du. Garbitu eta koipeztatzeaz gain, korda edo giltza eman behar zaio astean bitan, eta zeregin horretaz arduratu dira Alkorta anaiak erretiroa hartu arte. Gaur egun, lan horietaz Konkerbi enpresa arduratzen da. Guztira 112 eskailera igo behar dira dorrera iristeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide