Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Herri inguruak ezagutzen egitasmoaren barruko beste irteera bat prestatu du biharko —asteartea—. Oraingo honetan, Azkoitiko txoko ezberdinak bisitatuz osatuko dute ibilbidea.
Eliz atarian elkartuko dira 10:00etan, eta pasieran doazela Agarre, Norde, Atano eta Atano Errekatik igaroko dira, ondoren Santa Klara komentura jaitsi eta ibilbidea Ugarteigarango igerilekuetan amaitzeko. Irteeraren ostean, bazkaria egingo dute Orbela tabernan.
Irteeran parte hartzeko ez dago aurrez izena eman beharrik, bai, ordea, bazkarirako. Horretarako, Plaza Ondo mendia izeneko Whatsapp taldera mezua bidali, edota 943-85 21 68 telefono zenbakira deitu beharko da.