Mikel Aranbarri txapeldunorde, Gipuzkoako Lau eta erdiko Txapelketan

Iraia Oteiza 2024ko eka. 16a, 18:35

Aranbarri eta Altuna, podiumean. (Oteiza pilota elkartea)

Aranbarrik 22 eta 17 galdu du Tolosako Aurrera elkarteko Altunaren aurka jokatu duen finala.

Oteiza pilota elkarteko Mikel Aranbarri txapeldunorde gelditu da Gipuzkoako Lau eta erdiko Txapelketan. Tolosako Aurrera elkarteko Altuna 22 eta 17 gailendu zaio azkoitiarrari, goizean hango Beotibar frontoian jokatu duten finalean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide