Jenny Caleroren ikasleek dantza ikuskizuna eskaini dute Baztartxon

Iraia Oteiza 2024ko eka. 15a, 22:00

Ikasturtean zehar ikasitakoak jendaurrean erakutsi dituzte Born to dance dantza eskolako ikasleek. Herritar ugari bertaratu da Baztartxora emanaldiaz gozatzera.

Ikasturte amaiera iristear dagoenez, urtean zehar ikasitako dantza emanaldiak eskaini dituzte Jenny Calero dantzariaren Born to dance dantza akademiako ikasleek. Urtero bezala, askotariko dantzak eskaini dituzte jendaurrean, hala nola areto dantzak eta musikal edo funky erakoak. Herritar ugari bertaratu da emanaldiaz gozatzera, eta antzokia osorik bete da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide