Bigarren eskuko azoka bisitatzeko aukera dago Kontzejupean

Iraia Oteiza 2024ko eka. 15a, 14:54

Bizilore ikastetxeak antolatuta, askotariko produktuen postuak jarri dituzte Kontzejupean. 19:30etara bitartean egongo dira han.

Bizilore ikastetxeak bigarren eskuko azoka jarri du Kontzejupean, Birziklatu, berrerabili, murriztu lelopean. Askotariko postuak jarri dituzte han, eta bertaratzen direnek honako produktuak eskuratzeko aukera izango dute: arropa, osagarriak, ume jaioberrientzako nahiz haurrentzako produktuak, jostailuak, bizikletak, patineteak edota altzariak. 19:30etara bitartean egongo da zabalik azoka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide