Eskolako Agenda 2030eko ikasleek azken ikasturtean egin duten lanaren emaitzak zabaltzeko asmoz, Azkoitia BHIko eta Floreagako DBHko ikasleak kalera atera dira gaur, egindakoa herritarrekin partekatzeko helburuarekin.
Hain zuzen, ikasle horiek energia berriztagarrien inguruko lanketa egin dute, eta diagnostikotik atera duten ondorioetako bat da herritarrek "ezjakintasuna" dutela gaiaren inguruan. Ildo horretan, postu bat jarri dute eliz atarian, herritarrei energia berriztagarrien inguruko azalpenak emateko eta egindako lana gizarteratzeko.