Jenny Caleroren ikasleek dantza ikuskizuna eskainiko dute larunbatean

Maialen Etxaniz 2024ko eka. 13a, 16:55

Ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute Born to dance dantza eskolako ikasleek Baztartxon. 

Ikasturte amaiera iristen ari denez, larunbatean dantza ikuskizuna eskainiko dute Jenny Calero dantzariaren Born to dance dantza akademiako ikasleek. Baztartxo antzokian egingo dute erakustaldia, 19:00etan hasita.  Urtero bezala, askotariko dantzak eskainiko dituzte jendaurrean, hala nola areto dantzak eta musikal edo funky erakoak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide