Bigarren eskuko azoka egingo du Bizilorek larunbatean

Maialen Etxaniz

Bizilorek iaz egin zuen bigarren eskuko azokako irudia.

Azkoitiko plazan jarriko dituzte postuak 10:00etatik 19:00etara, eta askotariko materialak eskuratzeko aukera izango da. 

Bizilore ikastetxeak bigarren eskuko azoka egingo du larunbatean, Birziklatu, berrerabili, murriztu lelopean. Azkoitiko plazan jarriko dituzte postuak 10:00etatik 19:00etara, eta honako materialak egongo dira eskuragarri: arropa, osagarriak, ume jaioberrientzako nahiz haurrentzako produktuak, jostailuak, bizikletak, patineteak eta altzariak. Horiez gain beste hainbat material ere jarriko dute eskuragarri. 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide