Herriko jauregi eta dorretxeetara bisita gidatuak egingo dituzte asteburuan

Iraia Oteiza 2024ko eka. 11a, 12:30

Bisita gidatu bat, iaz. (Azkoitiko Udala)

Larunbateko bisita euskaraz egingo dute, eta igandekoa gaztelaniaz. 12:00etan eliz atarian elkartuko dira, eta bi orduz, herriko jauregi eta dorretxeak bisitatuko dituzte. Parte hartzea doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da.

Asteburuan Azkoitiko jauregiak eta dorretxeak ezagutzeko aukera izango da, horietara bisita gidatuak egingo baitituzte larunbatean zein igandean. Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua izenburupean bi bisita gidatu egingo dituzte, larunbatekoa euskaraz, eta igandekoa gaztelaniaz. 12:00etan hasiko dira bi bisitak, eliz atarian. Horietako bakoitzak bi orduko iraupena izango du.

Parte hartzea doakoa izango da, baina aurrez izena eman beharko da i-loiola@urolaturismo.eus helbidera idatzita, 943-15 18 78 telefonora deituta edo whatsapp bidez 688 75 94 29 zenbakira mezu bat bidalita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide