Pilotari Eguna arratsaldeko partidak osorik

Guka Telebista 2023ko eka. 25a, 10:39

Pilotari Eguneko arratsaldeko partidak osorik

Goizean bezala, arratsaldean ere betekada hartu du Kontzejupek, Pilotari Egunaren barruan jokatu dituzten txapelketa herrikoiaren binakako finalek ere ikusmin handia eragin baitute. Emakumeetan, Jone eta Ane 22-15 nagusitu dira Amaia eta Oihanaren aurka, eta gizonetan, Korta eta Aranburu 22-10 nagusitu zaie Zabale eta Juleni. Horrenbestez, Kortak bi txapel jantzi ditu gaur, hura izan baita buruz buruko finaleko txapelduna ere. Sariak banatuta, antolatzaileek zein herritarrek datorren urtera arte agurtu dute pilotaren festa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide