ISBren dokumentalaren emanaldietarako sarrerak eskuratu daitezke

Ane Olaizola

Datorren ostegunean Azpeitian estreinatuko du klubak bere mende erdiaren harira egin duen dokumentala, eta hurrengo egunean, Azkoitian ikusi ahal izango da. Aurrez eskuratu daitezke sarrerak. 

Iraurgi saskibaloi klubak 50. urteurrenaren harira sortu duen dokumentala estreinatuko du datorren astean, eta emanaldietarako sarrerak eskuratu daitezke dagoeneko. Zehazki, hilaren 13an, ostegunez, Azpeitiko Soreasu aretoan eskainiko dute Hiru hiru izena duen ikus-entzunezkoa, eta hurrengo egunean, hilaren 14an, Azkoitiko Baztartxo antzokian ikusi ahal izango da. Bi emanaldiak 19:00etan hasiko dira.

Doako saioak izango dira, eta Internetez lortu daitezke sarrerak: Azpeitiko emanaldirako, hemen; eta Azkoitikorako, hemen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide