Praka Motxakin eta Artxabentura udalekuei buruzko informazio bilerak egingo dituzte datorren astean

Iraia Oteiza 2024ko eka. 6a, 13:00

Asteazkenean izango da Praka Motxakin udalekuen bilera, 19:00etan, Elkarguneko Intsausti aretoan. Artxabentura udalekuena, aldiz, ostegunean izango da, 19:00etan, Artxamendi topalekuan. Bietan udaleku horiei buruzko azalpenak emango dituzte.

Datorren astean, Praka Motxakin eta Artxabentura udalekuei buruzko aurkezpen bilerak egingo dituzte Elkargunean. Asteazkenean, ekainaren 12an, egingo dute Praka Motxakin udalekuaren inguruko bilera, 19:00etan, Elkarguneko Intsausti aretoan; aldiz, ostegunerako, ekainaren 13rako, jarri dute hitzordua Artxabenturakoek, 19:00etan, Elkarguneko Artxamendi topalekuan. Bilerak gurasoei zuzendutakoak izango dira, eta udalekuen inguruko azalpen praktikoak emango dituzte udalekuen arduradunek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide