'Furiosa: De la saga Mad Max' eta 'How to have sex' filmak eskainiko dituzte Baztartxon

Ane Olaizola

'How to have sex' filmaren irudi bat.

Denboraldi honetako azken filma komertzialak emango dituzte larunbatetik asteartera bitartean, Baztartxon. Batetik, Furiosa: De la saga Mad Max, eta bestetik, How to have sex filmaren zine foruma.

Datozen egunetan bi film eskainiko dituzte Baztartxo aretoan. Batetik, Furiosa: De la saga Mad Max 12 urtetik gorakoentzako filma emango dute larunbatean, igandean eta astelehenean —ikuslearen eguna—; larunbatean eta igandean 19:30ean eskainiko dute, eta astelehenean, 20:00etan. Bestetik, How to have sex filmarekin zine forum saioa izango da hurrengo asteartean, hilaren 11an. 20:00etan hasiko da emanaldi hori ere.

Denboraldi honetako film komertzialen azken saioak izango dira datozen egunetakoak; izan ere, irailera arte ez dute film komertzial gehiago eskainiko Baztartxo antzokian.

Hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

  • Furiosa: De la saga Mad Max:

  • How to have sex:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide