Hiru eguneko festen ostean, amaitu dira otabak Elosuan. Atzo, astelehena, Otaba Txiki eguna ospatu zuten auzotarrek, eta orduko ekintzekin hurrengo urtera arte agurtu zituzten auzoko jaiak. Ohiko moduan, erromeria izan zen nagusi eguerdian zein arratsaldean, eta auzo bazkaria egiteko tartea ere hartu zuten han elkartutakoek.
Larunbatean hasi ziren otabak Elosuan, eta ordutik askotariko ekintzek girotu dute auzoa. Igandean, esaterako, jubilatuak izan ziren protagonista, eta meza, bazkaria zein artzain txakur txapelketa izan zituzten egun horretan, besteak beste.
(Argazkiak: utzitakoak)