Azkoitiko hiribilduaren sorreraren 700. urteurrenaren barruan, herriko musika taldeekin egun osoko festa antolatu nahi du udalak eta urteurren batzordea irailaren 21erako. Udalak aurreratu duenez, egun horretan musika taldeek kontzertuak eskainiko dituzte herriko hainbat txokotan, eta bertan parte hartzera gonbidatu ditu musika taldeak zein musikariak.
Horretarako, galdetegi bat prestatu diete musikariei, eta ekainaren 21era bete dezatela eskatu die. Lotura honetan dago galdetegia.
Bestalde, eguna antolatzeko bilera egingo dute ekitaldian parte hartu nahi dutenekin, ekainaren 27an, ostegunez, Elkarguneko Oteiza aretoan, 19:00etan hasita.