San Martin eta Altamirako hainbat bizilagunek auzoko aparkaleku arazoaren berri eman zuten joan zen martxoan, bertan egiten ari diren obren ondorioz, azken hilabeteetan aparkalekuak kendu direla esanez. Ordutik, udal ordezkariekin elkartu izan dira auzotarrak, hainbat aukera aztertzeko asmoz, eta orain, bilera irekia antolatu dute datorren ostiralerako. Elkarguneko Intsausti aretoan bilduko dira 19:00etan, eta herritarrei dei egin diete bertara daitezen.