Bigarren itzuliko azken bi saioekin, atzo bukatu zen Gipuzkoa Bertsotan. Horrenbestez, erabakita gelditu da datorren udazkenean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren fase nagusira sailkatu diren 34 bertsolarien zerrenda, eta Gipuzkoa Bertsotanen aritu diren lau azkoitiarretatik bi daude zerrenda horretan: Eneritz Artetxe eta Unai Izagirre.
A eta B multzoetan banatuta jokatu dituzte bertsolariek sailkapen faseko bi itzuliak. Lau azkoitiarretatik hiru sailkatu ziren bigarren itzulirako, Naia Arrizabalaga kanpoan gelditu baitzen orduan. Azken itzulian, berriz, Julene Iturbek ez du sailkatzerik lortu. Bi itzulietako saioen puntuazioak batuta, multzo bakoitzeko sailkapeneko lehen hamazazpi bertsolariek lortu dute aurrera egiteko txartela eskuratzea, tartean Artetxek eta Izagirrek.
Eneritz Artetxe A multzoko sailkapenean laugarrena izan da, 660,5 puntu batuta. Unai Izagirre, berriz, B multzoko seigarrena izan da, 645,5 punturekin. Aldiz, Julene Iturbe 23.a izan da B multzoan, 595,5 punturekin.
Horrenbestez, erabakita daude Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren fase nagusian lehiatuko diren bertsolariak zeintzuk izango diren. Hona hemen Urola Kostatik sailkatzea lortu duten bertsolariak, multzoka lortu duten sailkapenarekin eta puntu kopuruarekin:
A multzoa
- 1. Aner Peritz (Zarautz):
- lehen itzulia: 332 puntu.
- bigarren itzulia: 342.
- guztira: 674.
- 3. Jon Gurrutxaga (Azpeitia):
- lehen itzulia: 332.
- bigarren itzulia: 341.
- guztira: 673.
- 4. Eneritz Artetxe (Azkoitia):
- lehen itzulia: 327.
- bigarren itzulia: 333,5.
- guztira: 660,5.
- 14. Oier Etxeberria (Azpeitia):
- lehen itzulia: 318,5.
- bigarren itzulia: 305.5.
- guztira: 624.
- 15. Julen Zulaika (Zarautz):
- lehen itzulia: 316,5.
- bigarren itzulia: 302.
- guztira: 618,5.
B multzoa
- 6. Unai Izagirre (Azkoitia):
- lehen itzulia: 321,5.
- bigarren itzulia: 324.
- guztira: 645,5.
- 7. Aitor Salegi (Zestoa):
- lehen itzulia: 324.
- bigarren itzulia: 319.
- guztira: 643.
- 15. Oier Aizpurua (Zarautz):
- lehen itzulia: 304.
- bigarren itzulia: 310.
- guztira: 614.