Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Kantabriara (Espainia) irteera antolatu du datorren ekainaren 20rako. Hain zuzen, Santanderrera eta Islaresera joango irteera horretan, eta interesa duenak ekainaren 4tik 13ra bitartean izango du izena emateko aukera.
Ekainaren 20an, 08:00etan autobusez abiatuko dira liburutegi ondoko geralekutik, eta goiza Santanderren igaro ostean, Islaresen bazkalduko dute, 14:30ean. Bazkideek 42 euro ordainduko dute, eta gainontzeko herritarrek, 48 euro. Era berean, antolatzaileek esan dute hamarretakoa norberak eraman behar duela, baina hamarretakoko edariak elkartearen kontura izango direla.