Floreaga bola taldea nagusi, Gipuzkoako 53. Hiru Txirlo Bola-joko txapelketan

Iraia Oteiza 2024ko mai. 31a, 10:41

Txapelketako azken saioko irudia. (Mirari Altube - Goiena)

Nagusien txapelketan eta bikoteka nagusitu dira Santos Muñoz eta Gorka Etxaniz Floreagako bola jokalariak. Muñozek nagusien txapelketa irabazi du, 34 txirlorekin; bikoteka, berriz, Muñozek eta Etxanizek osatutako bikotea izan da nagusi, 66 txirlorekin.

Bukatu da Gipuzkoako 53. Hiru Txirlo Bola-joko txapelketa, eta Floreaga bola taldea nagusitu da nagusien zein bikoteen kategorietan. Santos Muñoz bola jokalari azkoitiarrak irabazi du nagusien txapelketa, 34 txirlorekin; bikoteka, berriz, Muñozek Gorka Etxanizekin batera osatutako bikotea izan da nagusi, 66 txirlorekin. Sailkapen orokorrean, Muñozek hirugarren postua lortu du; aldiz, Etxaniz, seigarren postuan geratu da.

Txapelketan lehen 64 postuetan geratu diren bola jokalariek Lehendakari Saria jokatuko dute bihar, larunbata, Lasturren (Gipuzkoa). Bolari Eguna ospatuko dute han.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide