Ekainaren 14an, ostiralez, zabalduko dituzte Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak, eta irailaren 15era bitartean, astelehenetik igandera, egunero izango da zabalik gunea. Azken urteetan bezala, 10:30etik 20:00etara egongo dira irekita kanpoko igerilekuak.