Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak eta Azkoitiko Udalak hitzarmena sinatu dute, euskara elkarteak urteko plangintza eta Euskara Mahaiko koordinazioa aurrera eraman ditzan. Guztira, 15.000 euro jaso ditu Maxixatzenek zeregin horietarako.
Batetik, Lore Jokoak, Orbel Jokoak eta Euskola aurrera eraman ahal izango ditu elkarteak sinatu berri duten hitzarmenaren bidez, eta Geure Gelatik liburu azoka antolatzeko aparteko beste 7.000 euro jasoko ditu.
Bestetik, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak jarraituko koordinatzen Euskara Mahaia. Aurten, taldeko kideek honako bi arlotan eragin nahi dute: bata kirol arloari dagokiona izango da. Julen Garate koordinatzailearen esanetan, UEMAren laguntzarekin herriko kirol elkarteen azterketa egiten ari da Euskara Mahaia, eta haiei inkestak egin ondoren, emaitzak aztertuko dituzte orain. Datorren irailean, kirol taldeen denboraldi berriarekin batera, plangintza bat egingo dute, arlo horretan "aurrerapausoak" eman ditzaten. Beste langaia kulturartekotasunari dagokiona izango da; hain zuzen, herriko migratzaileekin eta herri mailan jorratuko dute gai hori.