Oletan toldopean eta lainopean ospatu dute Trinitate eguna

Nerea Uranga 2024ko mai. 26a, 18:04

Trinitate eguna ospatu dute gaur Azkoitia eta Zumarraga artean dagoen Oleta mendian. Lainoa nagusi izan da, eta antolatutako hainbat ekintza toldopean egin behar izan dituzte.

Urtero bezala, trinitateak ospatu dituzte gaur, igandea, Azkoitia eta Zumarraga arteko Oleta mendian. 12:00etan meza izan da Oletako gurutzearen bueltan, eta gero, erromeria egingo dute Miren eta Agurtzane trikitilariek girotuta. Auzo bazkaria karpan egin dute, eta taberna ere jarriko dute. Trinitateko ekitaldiei bukaera Aginaga auzoan emango diote.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide