Plaza Ondo jubilatuen eta pentsionisten elkarteak antolatuta, irteera egin zuten atzo Oriora eta Aginagara. 10:00etan atera ziren Azkoititik, eta 12:00etan meza izan zuten Orion. Ondoren, Aginagara joan ziren hango sagardotegian bazkaltzera. Beste herri batzuetako jubilatuen elkartekoekin batera egin zuten Plaza Ondokoek irteera; orotara, 250 lagun elkartu ziren han, horietatik 97 Azkoitiko elkartekoak.