Datorren igandean trinitateak ospatuko dituzte Azkoitia eta Zumarraga artean dagoen Oleta mendian. Azken urteetan bezala, 12:00etan meza egingo dute hango gurutzearen bueltan, eta ondoren, 13:00etan, erromeria egingo dute Miren eta Agurtzane trikitilariekin, eta toka txapelketa ere jokatu dute.
Ondoren, auzo bazkaria egiteko elkartuko dira gurutzearen ondoan jarriko duten karpan, eta taberna ere jarriko dute. Dena den, antolatzaileek adierazi dute eguraldi txarra eginez gero, gero bazkaria Aginaga auzoan egingo dutela. 19:30ean, Aginaga auzora jaitsiko dira, egunari amaiera emanez.