'Hasta el fin del mundo' eta 'Garfield: la película' filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxon

Iraia Oteiza 2024ko maiatzaren 22a

'Hasta el fin del mundo' filmeko irudi bat. (Sensacine)

'Hasta el fin del mundo' filma larunbatean, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da Baztartxo antzokian; haurrentzako 'Garfield: la película' filma, berriz, igande arratsaldean.

Datozen egunetan Hasta el fin del mundo eta Garfield: la película filmak ikusi ahal izango dira Baztartxo antzokian. Helduei zuzendutako Hasta el fin del mundo filma hiru egunetan ikusteko aukera izango da: larunbatean eta igandean 19:30ean, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Bestalde, umeei zuzendutako Garfield: la película filma emango dute igandean, ohiko moduan, 17:00etan.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Hasta el fin del mundo:

Garfield: la película:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide