Plaza Ondo elkarteak pasiera antolatu du Loiolara

Ane Olaizola 2024ko mai. 20a, 16:27

Loiolako santutegia.

Herri inguruak ezagutzen egitasmoaren barruan, Azkoititik Loiolara pasiera egingo dute bihar. 10:00etan jarri dute hitzordua, eliz atarian.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Herri inguruak ezagutzen egitasmoaren barruko beste irteera bat prestatu du biharko —asteartea—. Oraingo honetan, Azkoitia eta Loiola artean egingo dute ibilbidea.

Eliz atarian elkartuko dira 10:00etan, eta bidegorritik joango dira Loiolara. Han, Anaia Garateren jaiotetxea, Igarako errota eta tren geltoki zaharra zeharkatuko dituzte, eta ondoren, Azkoitira itzuliko dira. Irteeran parte hartzeko ez dago aurrez izena eman beharrik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide