Joan den Pazko astean egin zuten umeen danborradan erabilitako jantziak itzultzeko azken eguna ostirala dela gogorarazi du udalak. Udaletxeko sarreran dagoen kaxan utzi behar dira jantziak, poltsa batean sartuta eta poltsaren kanpoaldean haurraren izen-abizenak ipinita. Astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:30era artean egoten da udaletxea zabalik.