Motozaleek Azkoitia izan dute topaleku

Ane Olaizola

Herriko kaleak hartu zituzten motozaleek atzo goizean zein arratsaldean. Besteak beste, txikiteoa eta bazkaria egin zituzten eguerdian, eta arratsaldean, DMT Team pilotu eskolak plazan eskaini zuen erakustaldiarekin borobildu zuten eguna.

Motoek hartu zituzten atzo herriko kaleak, Bikers Urola Kosta motozaleen taldeak antolatuta, topaketak egin baitzituzten Azkoitian. Dozenaka lagun elkartu ziren goizean plazan egunari hasiera emateko, egun betea izan baitzuten motozaleek: lehenengo, Itziarrera buelta bat eman zuten motoan, eta han egonaldia egin ondoren, eguerdian berriz herrira itzuli ziren. Motoak Plazaberrin utzita, txikiteoa egin zuten herriko tabernetan, eta ondoren, Laja jatetxean bazkaldu zuten. Arratsaldean, DMT Team pilotu eskolak plazan eskaini zuen erakustaldiarekin borobildu zuten eguna.

Argazkiak: Ane Olaizola eta Bikers Urola Kosta. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide