Hiru film eskainiko dituzte datozen egunetan Baztartxon

Iraia Oteiza 2024ko mai. 15a, 09:00

'Nina' filmeko irudia.

'Nina' larunbat, igande eta astelehen iluntzean ikusi ahal izango da; haurrentzako 'Un rey supermono' filma, berriz, igande arratsaldean; eta 'La chimera' astearteko zineforum saioan eskainiko dute.

Larunbatetik asteartera bitartean hiru film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian: Nina, Un rey supermono eta La chimera.

Helduei zuzendutako Nina filmarekin hasiko dute asteburuko zinema programazioa larunbat arratsaldean, 19:30ean. Igandean, berriz, haurrentzako Un rey supermono filma eskainiko dute, ohi bezala, 17:00etan. Ondoren, 19:30ean, Nina filma eskainiko dute berriro, eta hurrengo egunean ere, ikuslearen egunean, film hori ikusteko aukera izango da, 20:00etan. La chimera, berriz, astearteko zineforum saioan eskainiko dute, 20:00etan hasita. 

Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:

Nina:

Un rey supermono:

La chimera:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide